Inicio >>Berriak >>Ardilatxa Tour Xpression !!! Zirkuitoaren hasiera
ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoa hurrengo Ostirala Azaroak 10ean hasiko da bi kontzertu oso ezberdinekin, bat Azkoitian eta bestea Zarautzen. Baita ere, zirkuitoaren aurkezpen ofizial bat egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Alde batetik SAIOA gitarjolearen emanaldia izango dugu Azkoitiako KOXKA tabernan. Legorretako bakarlariak folk eta rockaren antzeko doinuak lantzen ditu, euskaraz edo ingelesez abesten. Donostia Hiriko Pop Rock Lehiaketaren finalista izan da orain dela pare bat urte, eta orain bere diska berria aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko ditu. Ostirala Azaroak 10, KOXKA tabernan, 22:30tan. Dohainik.
Ordu berberean, Zarautzen, beste kontzertu ezberdin bat egongo da martxan. REVOLUTIONARY BROTHERS anai bikoteak Zarautzeko gaua animatzeko prest egongo dira TRAMOIA Pubean bere erritmo elektronikoetaz (soul,funk,reggae,etab,…) baliatuz. Iker eta Unai jendeari dantzaratzeko erraztasun handia dute eta horixe egiten saiatuko dira hurrengo Azaroak 10ean, gaueko 22etan, esandako Zarautzeko aretoan. Dohainik.
Idazlea: xpressionk | Argitaratua: 2006-11-03 | Irakurriak: 767
