Inicio >>Berriak
Argitaratua: 2008-03-19 | Irakurriak: 200
Dagoeneko martxan dago aurtengo musika kontzertuen Xpression!!! Zirkuitua, eta aurten, inoiz baino areto eta musikari gehiagorekin egingo dugu lan.Argitaratua: 2008-02-07 | Irakurriak: 327
Jada loturik dago Xpression Direct!!!-eko programazioa...Argitaratua: 2008-02-05 | Irakurriak: 247
Xpression, lau urte baino gehiagoko esperientziarekin Gipuzkoan, eta Caja Navarrarekin hainbat kontzertu antolatu ondoren, Nafarroan bere aktibitatea kontsolidatzen du Xpression Direct!!! Lehiaketarekin.
Lehiaketa honen ostean, Nafarroako hainbat lokaletan zeharreko kontzertu zirkuitu bat antolatuko da, Xpressionek antolatuta baita ere.
Argitaratua: 2007-12-11 | Irakurriak: 426
Xpression!!! Kultur Plataformak Nafarroan estreinatzen da Urtarrilean ospatuko den pop-rock-eko lehiaketa baten deialdiarekin
Elkarteak, esperientzia zabalarekin Gipuzkoan, zuzeneko musikaren zirkuito iraunkor bat osatu nahi du, artista eta talde ez profesionalizatuek emanaldiekin kontatzeko.
Proposamena, Caja Navarrako “Tú eliges: tú decides” atalaren bitartez, erakunde honen bezeroen esku jarri da eta Nafarroako lurralde osoko musikariek dute ongi etorria ekimen honetan.
Enrique Villarreal “El Drogas” eta Aurora Beltrán musikariek ekimen hau apadrinatuko dute, gainera azpimarratzekoa da estilo guztietako musikariekin kontatuko dela.
Argitaratua: 2007-11-29 | Irakurriak: 269
Lehengo urtean Xpression-ek antolatutako I.Gospel Zikloaren ondoren eta izandako arrakastarekin, II. Gospel Zikloa antolatu da Gipuzkoa osoko elizetan zehar. Gospel ziklo hauek Gospela jendeari hurbiltzea nahi dute, doaneko kontzertuak eskainiz, eta gainera Gospela bere benetako sorlekuan azalduz, elizetan.Argitaratua: 2007-11-19 | Irakurriak: 381
Musika taldeak promozionatzeko eta finantzatzeko aukera paregabea.
Inolako inbertsiorik egin gabe, taldeek web denda propioa izateko aukera izango dute, beren kamisetak, txapak, pegatinak,… saltzeko, gainera nahi duten preziora. Mozkinen %100-a taldeentzako da!
Irakurri hurrengo komunikatua eta jarri gurekin harremanetan!!!...
Argitaratua: 2007-10-30 | Irakurriak: 310
Xpression!!! jada myspace-eko helbidea dauka...
Argitaratua: 2007-10-22 | Irakurriak: 351
Denboraldi berriarekin, Xpression Caja Navarrak (CAN) dituen sukurtsaletan hasi da kontzertuak programatzen, Cancha Bulegoak izeneko ekimenean. Xpressionen filosofia jarraituz, banketxeak espazioak eskaintzen dizkigu kultur emanaldiak antolatzeko, eta honetaz baliatuz, hainbat konzertu programatu ditugu dagoeneko...
Argitaratua: 2007-09-20 | Irakurriak: 366
Lasarte-Oria Dantzaleku!
Lasarte-Oria dantzaleku erraldoi izango da berriro ere.
TTAKUNTRONIK-aren bigarren edizioa hurrengo Irailak 29 Larunbatean izango da, 23etatik aurrera.
Egitaraua honako hau da...
Argitaratua: 2007-09-05 | Irakurriak: 384
Xpression!!! daraman lau urteko ibilbidearen ondoren, gure ekimen, aurkezpen etabarreko hainbat prentsa albisteak gehitzen joan gara.
Hauek ezagutzeko link berri bat sortu dugu...
Argitaratua: 2007-08-09 | Irakurriak: 471

Argitaratua: 2007-08-08 | Irakurriak: 500
Iraila antzerkiz beteriko hilabetea izango da Gipuzkoako gune ezberdinetan.Asvinenea lehiaketaren azken sariak eta ARDILATXA SZENA XPRESSION!!! zirkuitoaren hasierarekin antzerki amateureko obra ezberdinak ikusteko aukera izango dugu probintzia guztitik.Argitaratua: 2007-07-17 | Irakurriak: 441
Xpression!!! 2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroen babesle eta kolaboratzailea da. Uztailak 23, 24 eta 25ean ospatuko dira ikastaroak, Donostiako Miramar Jauregian. Xpression!!! hainbat ekimen antolatzen ditu bertan.
Argitaratua: 2007-07-11 | Irakurriak: 441
KONTRAPUNTO eta CASUAL antzerki taldeek, Asvinenea, Ardilatxa eta Xpression antolatutako ASVINENEA lehiaketaren irabazleak hurrenez hurren, Lezoko Sotxo aretoan emango dute emanaldi bat, lehiaketa honen sari gisa.Argitaratua: 2007-07-05 | Irakurriak: 507
Orain dela 2 hilabete martxan jarri da Xpression!!!-en kudeaketa kulturala Nafarroan. Xede nagusia Gipuzkoan sortzen ari den sare antzekoa lortzea da. Filosofia eta helburu berberekin.Argitaratua: 2007-06-05 | Irakurriak: 511
Hurrengo Ostirala, Ekainak 8-an “OLENTZO ZUZENEAN” Garagardotegia estreinatuko da, Olentzo Jatetxean bertan dagoen espazioa (Zizurkil). 21-etatik aurrera.Argitaratua: 2007-05-23 | Irakurriak: 453
TTAKUNTRONIK:
Lasarte-Oria musika elektronikoko mugimendu baten egoitza izango da herriaren puntu ezberdinetan eta aldi berean (hau da, egun berberean eta ordu berberean). Modu honetan, herria dantzaleku erraldoi batean bilakatzen da, baina estilo ezberdinekin eta giro ezberdinekin, denak dohainik.Argitaratua: 2007-05-21 | Irakurriak: 498
Hurrengo Larunbatean, Ekainak 2, Margolari lehiaketa bat ospatuko da Chillida Leku museoan, non Tamayo eta 943magazine-ekin batera Xpression!!! antolaketan kolaboratu duen, 15 eta 25 urteko gazteentzako tarte berezi batean.Argitaratua: 2007-05-12 | Irakurriak: 551
ZORTZI artistek ikusgai jarri dituzte euren lanak Zarautzeko hainbat saltegietako erakusleihoetan.
Artea era guztietako publikoari gerturatzea da erakusketa honen xedea,
eta kalean izango da datorren ekainaren 17a arte.
Argitaratua: 2007-05-06 | Irakurriak: 521
Kontzertuak hauexek dira:Argitaratua: 2007-05-04 | Irakurriak: 679
Lasarte-Oriako JALGI KAFE ANTZOKIA-ren egitaraua Maiatzerako:Argitaratua: 2007-04-16 | Irakurriak: 999
Ardilatxa Tour Xpression!!! zirkuitoan kontzertuak eskaintzeaz aparte Jam Session-ak antolatzen ere hasi gara. Donostiako Forum Fnac-en lehen aldiz Jam Session bat egongo da, eta hurrengo Apirilak 19-an Osteguna izango da, arratsaldeko 19-tan.Argitaratua: 2007-03-21 | Irakurriak: 816
Hona hemen ASVINENEA antzerki lehiaketan parte hartzeko oinarriak, Asvinenean bertan (Aduna) ospatuko da eta ARDILATXA SZENA XPRESSION!!! zirkuitoaren prologoa izango da:
Argitaratua: 2007-02-19 | Irakurriak: 855
Gipuzkoa osoan ospatuko den antzerki zirkuitoaren xehetasun guztiak amaitzen ari gara, Ardilatxa Tour Xpression!!! (musika) zirkuitoaren osagarria izango da. Mugitzen hasiko garen antzerki mota formatu txiki edo ertainekoa izango da, aretoak nahiko txikiak direlako antzerkirako.
Argitaratua: 2007-01-19 | Irakurriak: 886
Eliza ezberdinetatik gauzatutako gospel zirkuito berritsuak Donostiako elizetan zehar arrakasta handia izan du, bai emanaldien kalitateagatik, bai izandako oihartzunarengatik, eta kontzertuak ikustera joan zen jendearen iritzi positiboagatik.
Argitaratua: 2006-12-20 | Irakurriak: 895
Hurrengo Abenduak 23an I. Gospel Zikloa estreinatzen da, honekin Gospeleko dohaineko kontzertuez gozatu ahal izango dugu Donostiako hainbat elizen kolaborazioari esker, kontzertuen eszenatokiak izango bait dira hauek.
Zirkuito txiki hau Ardilatxa Tour Xpression!!! zirkuitoaren barnean kokatzen da, zirkuito hau musikariei espazioak eskaintzeko egina dago eta hauek Gipuzkoa osotik dohaineko emanaldiak eskainiko dituzte Ekaina bitartean.
Argitaratua: 2006-12-05 | Irakurriak: 915
Abenduak 15eko asteburuan ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! 5 kontzertu eskainiko ditu 5 herrialde ezberdinetan. Hasieran lau izan behar ziren baina azkenean Skifaia Folk taldearen kontzertua Koxkan asteburu honetara atzeratu da konstituzio zubia dela eta.
Abenduak 15eko asteburuaren programazioa:
Argitaratua: 2006-11-21 | Irakurriak: 972
Saioa, folk-rock doinuak modu akustikoan lantzen dituen bakarlariak, kontzertu bat eskainiko du Txitibar tabernan (Andoain) ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoaren barnean.
Argitaratua: 2006-11-03 | Irakurriak: 630
ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoa hurrengo Ostirala Azaroak 10ean hasiko da bi kontzertu oso ezberdinekin, bat Azkoitian eta bestea Zarautzen. Baita ere, zirkuitoaren aurkezpen ofizial bat egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Argitaratua: 2006-10-19 | Irakurriak: 785
ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoa antolatzen ari gara Ardilatxa Kultur Elkartearekin batera Gipuzkoa osotik. Zirkuitoa Azaroaren erdialdean hasiko da eta berri asko egongo dira.
Argitaratua: 2006-10-10 | Irakurriak: 646
Donostiako alde zaharrean aurkitu ahal izango duzu Xpression!!! Gunea, Narrika 12 hebidean, ZOM arropa dendan hain zuzen.
Argitaratua: 2006-10-10 | Irakurriak: 991
STAND BY, funkya eta bluesa nahasten duen rock taldea, 1000 eurorekin eta FORUM FNAC-en jotzeko baimenaz sarituak izan dira. Emanaldia Urriak 20an (Ostirala) izango delarik.
Argitaratua: 2006-09-25 | Irakurriak: 1127
Alvaro Ledesma margolari eta eskutorgileak Mikelazulo Kultur Elkartean erakusten du Azaroarte. Margoen erakusketa hau "Brotes - Kimuak" du izenburutzat eta obra hauek artista honen eskulturekin osatuko dira Urriaren 1etik aurrera.
Argitaratua: 2006-08-29 | Irakurriak: 877
Hurrengo astean (Abuztuak 28tik Irailak 3ra) Jokin Telleria (Xpression!!!) ETBko EITB KULTURA saioan agertuko dira OLENTZO ARTE LORATEGIAri buruz egindako erreportaian.
Erreportaia ikusi daiteke hemen pintxatuz:
http://www.youtube.com/watch?v=DtNsNE3RR1E
Argitaratua: 2006-08-04 | Irakurriak: 1246
Datorren Abuztuak 5etik eta Irailak 30 arte Xpression Zuzenean!!! izeneko jaialdia ospatuko da Donostiako erdialdean dagoen Nuevo Stress aretoan.
Guztira 17 kontzertu ospatuko dira eta zuzeneko hoberena duen taldeak 1000 euro irabaziko ditu eta FNAC-en kontzertu bat emateko aukera izango du Urriak 6an.Epaimahaia Nuevo Stress-eko jabeak osatuko dute.
Argitaratua: 2006-07-19 | Irakurriak: 1419
Artista ezezagunak promozionatuko duen eta zuzeneko emanaldi kulturalak areagotuko duen Gune Kultural Alternatibo bat osatuko dute.
Argitaratua: 2006-07-12 | Irakurriak: 1150
Uztailak 13 Ostegunean, Xpression!!! eskultura eta pintura garaikideko erakusketa bat estreinatuko du Alvaro Ledesma eta Rudyren eskutik Palacio de Aiete Hotelean.
Argitaratua: 2006-07-05 | Irakurriak: 1269
ROUGE pop-rock laukote Donostiarrak Xpression!!! zirkuitoko BARAKA areto berria estreinatuko datorren Ostirala Uztailak 7an.
Argitaratua: 2006-06-01 | Irakurriak: 839
Hurrengo Ekainak 9 Ostirala, OLENTZO ARTE LORATEGIA estreinatzen da Olentzo jatetxean (Zizurkil) egingo den jai batekin. Lunch bat, musika, artea, natura, parte hartzen duten artistak egongo dira bertan, eta nahi duen jende guztia ere.
Argitaratua: 2006-05-06 | Irakurriak: 1094
Argitaratua: 2006-05-03 | Irakurriak: 1204
Hurrengo Ostiralean, Maiatzak 5, Xpression!!! prentsaurreko bat emango du Donostian Zizurkilgo udalarekin batera aire librean erakutsi nahi duten eskultore euskaldunei deialdi bat egiteko proposamenarekin. Prentsaurreko hau goizeko 11:30tan izango da Koldo Mitxelenan.
Argitaratua: 2006-04-04 | Irakurriak: 1305
Ikusi Arte!!! bigarren edizio honetan 70 denda eta 14 margolari hartzen dute parte. Zarautz aurten Apirilean zehar bilakatuko da erakusketa erraldoi batean (1-etik 30-era).
Argitaratua: 2006-03-24 | Irakurriak: 1293
Agurtzane Otegi Perez Z A K O eskultore Donostiarrak Palacio de Aiete Hotelean erakusten du Xpression!!! antolatzen duen erakusketa zirkuitoaren barnean hurrengo Apirilan zehar. Artista honek eskulturak egiten ditu material ezberdinekin, gehienak metalarekin, eta snowboard-arekin kirolari moduan izandako bizipenak islatzen ditu bere objetan.
Argitaratua: 2006-03-09 | Irakurriak: 1246
Stefan Niikolov musikari Bulgariarrak Xpression!!!-ekin kolaborazioan jarraitzen du Gipuzkoako txoko ezberdinen gauei musika jartzeko helburuarekin, MUSIKA JAN!!! ekitaldiarekin egin zen moduan.
Argitaratua: 2006-02-06 | Irakurriak: 857
Euskadiko erakusketarik handiena Apirileko hilabetean zehar izango da aurten.
Zarautzeko herria arte garaikideko margoen erakusketa areto bat bihurtuko da aurten ere, eta bigarren edizio honetan antolakuntza eraginkorragoa eta artista partaideen promozioa handiagoa izango da.
Argitaratua: 2006-01-13 | Irakurriak: 874
GuGara.com zure musika taldearentzat edo musika motarentzako komunitate bat sortzeko aukera eskaintzen dizu, komunitatearen barruan Blogak sortzeko, argazkiak igotzeko, Wiki-an edukin klaboratzailea sartzeko eta foro bat edukitzeko aukera izango duzularik.
Hau dena dohainik eta modu oso sinplean, oso erraza da zure taldearentzat gune bat sortzea.
Zure taldearen gunea prest dagoenean, horrelako Interneteko helbidea sortuko da: http://taldearenizena.gugara.com, eta honen barruan Blog-ak sortu (Euskara/castellano), argazkiak igo, edukin kolaboratzaileak sartu Wikipedian,...etab. egin ahalko da.
Laburbilduz, zure taldearen informazioa Internetetik zabaltzeko aukera.
Hau dena software askean garatua.
Argitaratua: 2005-12-01 | Irakurriak: 1570
Xpression!!! antolatutako kontzertu zirkuitoa, Nafarroan kokatzen den Plazaola Partzuergo Turistikoaren kolaborazioarekin.
Argitaratua: 2005-10-14 | Irakurriak: 1562
Palacio de Aiete hotela Xpression!!! Kultur Elkartearen kolaborazioarekin Sandro Martín-en erakusketa estreinatu du hotelaren funtzionalitatea azpimarratuz gune multikultural gisa, jendeari musika, arte plastikoak eta gastronomiaren artea eskainiz.
Ekimen honen helburu nagusia Palacio de Aiete hotela erreferentzi kultural batean bilakatzea da, nabarmentzen ari diren artista ezberdinen erakusleiho izanik urte osoan zehar eta arte garaikidean oinarrituz batik bat.
Iniziativa hau Xpression!!!-en filosofiarekin lotura handia dauka, kultura bilatu behar izan gabe, topatu egiten delako, iada publiko potentzial bat duten guneak erabiliz. Publiko honek arte-lan eta artista berriak ezagutzeko aukera izango du dohainik aurrerantzean.
Argitaratua: 2005-09-15 | Irakurriak: 1359
Urriatik aurrera Xpression!!! kontzertu zirkuitoa martxan egongo da Gipuzkoa osoko lokal ezberdinetan zehar.
Udarako denboraldiagatik kontzertu gutxi egon ondoren, Udazken-neguari begira Xpression!!! programatzen hasi da dagoeneko Gipuzkoako areto ezberdinetan, eta aurten ezaugarri ezberdineko areto berriak egongo direla esan beharra dago.
Normala izaten den moduan taldeek emanaldiak emateko irrikitan daude, gainera maketa berriak daude, berri asko, talde berriak..., guzti honen informazioa ematen saiatuko gara ahal dugunean.
Zirkuitoko informazio guztia berrituta izango duzue xpressionk.net-en.
Baita ere jakin ezazue arte plastikoen adarra martxan dagoela dagoeneko eta mota askoko erakusketak (pintura, argazkiak, tailagintza,...) ohizkoak izango direla programazioan, IKUSI ARTE!!! izan de moduan edo Sandro Martín-en hurrengo erakusketa bezala.
Argitaratua: 2005-07-16 | Irakurriak: 1690
Datorren Abuztuan zehar, Gipuzkoako bederatzi talde kontzertu bana emango dute Zarautzeko hondartzaren pasealekuan Xpression!!! antolatutako "Zarautz Direct" izeneko jaialdi-plaieroaren barruan.
Ekimen honekin kaleko musika indartu nahi da, taldeen musika jendeari modu zuzen eta freskoago batean iristeko. Gainera modu honekin Gipuzkoan dagoen kalitate musikala ezagutuko da hasiera batean hau bilatu gabe.
Kontzertu hauek Abuztuaren 5 ,6, 7, 12, 13, 14, 19, 20 eta 21-ean izango dira, Guztiak 20:30etan eta Zarauteko hondartzaren pasealekuan.
Jaialdia ixteko, Zarautzeko erdialdean azoka bat ospatuko da, bertan zuzeneko musika egongo delarik eta batez ere euskadiko taldeen promozio asko aurkituko dugularik.
Informatzen joango gara...
Argitaratua: 2005-05-26 | Irakurriak: 2524
Lehenengo erakusketa irekia, arte garaikidea kalera eramanaz, artea mota guztietako jendeari hurbiltzeko filosofian oinarritzen da. Jendea artea bilatu ordez...bere aurrean topatu dezan.
Erakusketa mota hauek erakusleiho bat izan nahi dira nabarmentzen ari diren artista berrientzat, artearen esparruan beraien kreatibitatearen bilaketari esker./p
Artista ezberdinen obretaz gozatu ahal izango duzu Zarautz-eko kaleak zeharkatuz,Murkil barruko komertzio tradizionaleko (ehun-dendak, zapata-dendak, harategiak, arraindegiak...) erakusleihoetan erakusgai baitdaude.
Maiatzak 15 -tik Ekainak 15 -ra
Argitaratua: 2005-04-07 | Irakurriak: 1084
Unibertsitate kolektiboarentzat gune bat sortu dugu, hona hemen oraingoz dauden atalik garrantzitsuenak:
Gune honetako atalak eta aukerak handitzen joango gara, zuen guztion proposamenen zain egongo gara.
Argitaratua: 2005-04-05 | Irakurriak: 2319
EITB-ek produzitzen duen Basetxea taberna-n kontzertuak egongo dira aurtengo denboraldian. Beste batzuen artean X!!! mugitzen dituen talde batzuek joko dute, pasa den asteburuan (Apirilak 2 eta 3) Milk Shake Ordiziarren eta Rouge Donostiarren txanda izan zen hurrenez hurren eta oso esperientzia interesgarria bizi izan zutela kontatu digute.Argitaratua: 2005-01-13 | Irakurriak: 1408
Xpression edontzi azpiko bilduma bakarra 25 baino gehiago Xpression Lokaletan daukazu jadanik.
Argitaratua: 2005-01-13 | Irakurriak: 1341
Gurekin kolaboratu dezakezu Xpression kamiseta erosten 8 Eurotan edo bestela dohainik lor dezakezu bazkidea izaten.
© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML
Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português
NireBlog: مدونة Blocs Bitacoles Weblogs Bitácoras Blogak Blogues Blogs Блог
Creado y Diseñado por: Ketari, Diseño Accesibilidad y Usabilidad Web