Inicio >>Berriak >>Xpression!!! 2005-06 denboraldia prestatzen ari da
Urriatik aurrera Xpression!!! kontzertu zirkuitoa martxan egongo da Gipuzkoa osoko lokal ezberdinetan zehar.
Udarako denboraldiagatik kontzertu gutxi egon ondoren, Udazken-neguari begira Xpression!!! programatzen hasi da dagoeneko Gipuzkoako areto ezberdinetan, eta aurten ezaugarri ezberdineko areto berriak egongo direla esan beharra dago.
Normala izaten den moduan taldeek emanaldiak emateko irrikitan daude, gainera maketa berriak daude, berri asko, talde berriak..., guzti honen informazioa ematen saiatuko gara ahal dugunean.
Zirkuitoko informazio guztia berrituta izango duzue xpressionk.net-en.
Baita ere jakin ezazue arte plastikoen adarra martxan dagoela dagoeneko eta mota askoko erakusketak (pintura, argazkiak, tailagintza,...) ohizkoak izango direla programazioan, IKUSI ARTE!!! izan de moduan edo Sandro Martín-en hurrengo erakusketa bezala.
Idazlea: xpressionk | Argitaratua: 2005-09-15 | Irakurriak: 1503
