Inicio >>Berriak >>Antzerki Zirkuitoa
Gipuzkoa osoan ospatuko den antzerki zirkuitoaren xehetasun guztiak amaitzen ari gara, Ardilatxa Tour Xpression!!! (musika) zirkuitoaren osagarria izango da. Mugitzen hasiko garen antzerki mota formatu txiki edo ertainekoa izango da, aretoak nahiko txikiak direlako antzerkirako.
Oraingo honetan Asvinenea Kultur Elkartearen kolaborazioa daukagu, agertoki bat, artistak eta esperientzia emango digutelarik guretzat berria den adar artistiko honetan. Ardilatxa Kultur Elkarteak ere bultzatzen du ekimen hau, eta Esparru Kultural Alternatiboko kide bezala funtzio garrantzitsua betetzen du.
Bakarrizketariak, txontxongiloak, kontukontalariak, etab… Gipuzkoa osoko areto ezberdinetara joko dute hain gutxiengoan dagoen adar artistiko hau jendeari hurbiltzeko asmoz, dohainik gainera. Emanaldiak adin mota guztientzako izango da, batzuetan ere txikienentzako izango dira.
Modu honetan lantzen dugun hirugarren arloa kontsolidatuko dugu musikarekin eta arte plastikoekin lana egin ondoren, bai zirkuitoen formarekin eta bai ekimen puntualekin, (lehiaketak, jaialdiak, zikloak, etab.). Oinarrizko kulturaren normalizazioa gure helburuetako bat izaten jarraitzen du, eta honetarako egin beharreko bidea artista ez profesionalizatuei espazioak lortzean eta bilatu behar ez den eta bapatean aurkitzen den kulturaren sorkuntzan datza.
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-02-19 | Irakurriak: 976
