Inicio >>Berriak >>IKUSI ARTE 2007: Zarautz arte galeria erraldoi batean bilakatzen da hirugarren urtez segidan.
ZORTZI artistek ikusgai jarri dituzte euren lanak Zarautzeko hainbat saltegietako erakusleihoetan.
Artea era guztietako publikoari gerturatzea da erakusketa honen xedea,
eta kalean izango da datorren ekainaren 17a arte.
Orotara, zortzi artista dira modu berezi eta berritzaile honen bitartez, Zarauzko herrian artea ezagutzera emateko egitasmo honetan datorren ekainaren 17a artean parte hartuko dutenak. Hala, datorren maiatzaren 14tik aurrera Zarauzko Arte Garaikidearen Hirugarren Erakusketa Irekiaz gozatzeko aukera izango da.
Xpression!!!, Murkil-ekin (Zarautzeko dendarien elkartea) kolaboratuz, eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin antolaturiko erakusketa antolatu du. Esan baita, arte garaikidea era guztietako publikoari gerturatzea dela honen helburua, eta hori horrela, arropa-denda, zapata-denda, harategi, arrandegi eta beste hainbat sektore bat-bateko arte-galeria bihurtuko direla datozen asteotan.
Ekimen honek lanak erakusteko garaian baliabide gutxi izanik, egungo kulturaren ingurumarian euren lanarengatik nabarmendu arren, erakustoki egokirik aurkitu ez eta, zirkuitu ofizialetik kanpo geratzen diren artistentzako erakusleihoa izan nahi du.
Honako artistok dira aipaturiko ekimenean parte hartzen dutenak: Arantxa Jauregi, Mertxe Ibáñez, Alvaro Ledesma, Itziar Nazabal, Pedro Antonio Palacin, Uxoa Zulaika, Carlos López Ibáñez eta Félix Desojo Ibáñez. Joan den urtean Iñaki Riviere arrasatearra izan zen erakusketa irabazi zuen artista "Baliabideak agortuta, zer geratzen zaigu?" koadroarekin.
Egileak sari gisa datorren irail-urrian bere lana Torre Luzean erakusgai jartzeko aukera izango du. Behar da esan, Ikusi Arte!!! 2007 erakusketako irabazleak ere aukera bera izango duela.
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-05-12 | Irakurriak: 553
© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML
Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português
NireBlog: مدونة Blocs Bitacoles Weblogs Bitácoras Blogak Blogues Blogs Блог
Creado y Diseñado por: Ketari, Diseño Accesibilidad y Usabilidad Web