Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Maiatza 2008
AsAsAsOsOsLaIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Maiatza>>
Blogak Foroak

   Crea comunidades con Blogs Foros y Fotos en Castellano Euskara, Catala Galego Asturianu Lliones

   Crea comunidades sobre Deporte con Blogs Foros y Fotos en Castellano Euskara, Catala Galego Asturianu Lliones

Ardilatxa

      Ardilatxa Kultur Elkartea

Noticias Gipuzkoa

      Noticias de Gipuzkoa

Sindikazioa

Inicio >>Ikusi Arte!!! 2008

 

Ikusi Arte!!! 2008

Zarauzko Murkil dendarien elkarteak Xpression!!! taldearen antolamendu teknikoarekin eta Udalaren laguntzarekin Ikusi Arte erakusketa antolatu du.

Helburu nagusia arte garaikidea publiko guztiari helaraztea da; hartara, merkataritza-establezimendu mota guztiak  bat-bateko arte-galeria bihurtuko dira.

 

KONTAKTUA : Tel. 695 92 70 46 (Jokin)

        

OINARRIAK

 

  1. Nahi duten artista guztiek hartu ahal izango dute parte; dena den artista zarauztarrei deialdi berezia egin nahi zaie.

 

  1. Aurtengo erakusketa eskultura eta tailuarena izango da

 

  1. Artista bakoitzak 10-12 lan aurkeztu beharko ditu. Hasieran argazki digitalean edo paperean aurkeztuko dira. Artelanek haien izenburuak, neurriak eta azalpen txiki bat eduki beharko dituzte.

 

Argazkiak helbide honetara bidali ditzakezue:

 

e-mail:

MURKIL:  gatc@zarautz.org

Xpression:  info@xpressionk.net

 

Postaz

MURKIL

Posta Kutxa 102

20800 Zarautz

 

Lanak argazki-euskarrian jaso ondoren, erakusketarako egokienak direnak aukeratuko dira. Behin aukeraketa egin ondoren, merkatariei nahi duten obra hautatzeko aukera emango zaie.

 

Lanek, parte hartzen duten establezimenduetako erakusleihoetan leku berezia izango dute.

 

4 . Neurriak

 

a.           Oinarria: Gutxieneko neurria 25 cm aldetik eta gehieneko neurria 60 cm aldetik

 

b.           Altuera: Gutxieneko neurria 50 cm eta gehieneko neurria 150 cm

 

  1. Aukeraketarako argazkiak aurkezteko epea: 2008ko maiatzaren 19a

 

  1. Artistak aukeratzeko eguna: 2008ko maiatzaren 23a.

 

  1. Jatorrizko lanak aurkezteko egunak: 2008ko ekainaren 2 eta 3a obrak erakusten diren dendetan. Artista bakoitzak bere obrak eramango ditu Xpression!!! Taldearen tekniko baten laguntzaz

 

  1. Antolatzaileek batzorde tekniko bat izendatuko dute, lan irabazlea aukeratzeko. Saritutako artistak 2009an Zarauzko Torre Luzeako aretoan bere lanaren banakako erakusketa egiteko eskubidea izango du.

 

  1. Lanak itzultzea: 2008ko uztailaren 8tik uztailaren 12ra,  lanak ikusgai egon diren establezimenduetan.

 

  1. Ekimen honen berri emateko aukeratutako lanen egileek, horien erakusketa, komunikazio publikoa eta kopiak egiteko baimena emango dute. Artistek nahi badute obrak salmentan egon daitezke, kasu honetan, lanak nahi dituztenek erosi ahal izango dituzte, baina erakusteka bukatu aurretik ezingo dira jaso. Lanen prezioen %100 zuzenean artistei emango zaie. Parte hartu duten establezimenduek egingo dute salmentaren bitartekaritza; bertan prezioaren, lanaren eta artistaren datuen eta abarren berri emango zaie interesatuei.

 

  1. Artista bakoitza bere lanen arduraduna da. MURKIL, elkarteko kideak, Xpression, Zarauzko Udala eta bere Sailak ez dira izango  lanen arduradunak, horrexegatik, seguru bat eduki dezatela gomendatzen diegu artistei.

 

  1. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2008-05-05 | Irakurriak: 32

Eztabaida

Azalpena Idatzi Zure Azalpena (0 Azalapena[k])

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português

NireBlog: مدونة Blocs Bitacoles Weblogs Bitácoras Blogak Blogues Blogs Блог

Creado y Diseñado por: Ketari, Diseño Accesibilidad y Usabilidad Web

Crear Blog Gratis en Nireblog

Blog bat sortu nahi al duzu. Erraza eta Doan

Jardín Galería Olentzo