Iragarki Taula: Elartrukeak, salmentak,
Negoziazio Zentrala: Elkartu zaitez merkeago erosteko
Unibertsitateko Foroak
Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-04-16
Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-01-19
Eliza ezberdinetatik gauzatutako gospel zirkuito berritsuak Donostiako elizetan zehar arrakasta handia izan du, bai emanaldien kalitateagatik, bai izandako oihartzunarengatik, eta kontzertuak ikustera joan zen jendearen iritzi positiboagatik.
Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-12-20
Hurrengo Abenduak 23an I. Gospel Zikloa estreinatzen da, honekin Gospeleko dohaineko kontzertuez gozatu ahal izango dugu Donostiako hainbat elizen kolaborazioari esker, kontzertuen eszenatokiak izango bait dira hauek.
Zirkuito txiki hau Ardilatxa Tour Xpression!!! zirkuitoaren barnean kokatzen da, zirkuito hau musikariei espazioak eskaintzeko egina dago eta hauek Gipuzkoa osotik dohaineko emanaldiak eskainiko dituzte Ekaina bitartean.
Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-12-05
Abenduak 15eko asteburuan ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! 5 kontzertu eskainiko ditu 5 herrialde ezberdinetan. Hasieran lau izan behar ziren baina azkenean Skifaia Folk taldearen kontzertua Koxkan asteburu honetara atzeratu da konstituzio zubia dela eta.
Abenduak 15eko asteburuaren programazioa:
Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-11-21
Saioa, folk-rock doinuak modu akustikoan lantzen dituen bakarlariak, kontzertu bat eskainiko du Txitibar tabernan (Andoain) ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoaren barnean.
Idazlea xpressionk
Data: 2006-10-10
STAND BY, funkya eta bluesa nahasten duen rock taldea, 1000 eurorekin eta FORUM FNAC-en jotzeko baimenaz sarituak izan dira. Emanaldia Urriak 20an (Ostirala) izango delarik.
Idazlea xpressionk
Data: 2006-08-04
Datorren Abuztuak 5etik eta Irailak 30 arte Xpression Zuzenean!!! izeneko jaialdia ospatuko da Donostiako erdialdean dagoen Nuevo Stress aretoan.
Guztira 17 kontzertu ospatuko dira eta zuzeneko hoberena duen taldeak 1000 euro irabaziko ditu eta FNAC-en kontzertu bat emateko aukera izango du Urriak 6an.Epaimahaia Nuevo Stress-eko jabeak osatuko dute.
Idazlea xpressionk
Data: 2006-07-12
Uztailak 13 Ostegunean, Xpression!!! eskultura eta pintura garaikideko erakusketa bat estreinatuko du Alvaro Ledesma eta Rudyren eskutik Palacio de Aiete Hotelean.
Idazlea xpressionk
Data: 2006-07-05
ROUGE pop-rock laukote Donostiarrak Xpression!!! zirkuitoko BARAKA areto berria estreinatuko datorren Ostirala Uztailak 7an.
Idazlea
Data: 2006-03-09
Stefan Niikolov musikari Bulgariarrak Xpression!!!-ekin kolaborazioan jarraitzen du Gipuzkoako txoko ezberdinen gauei musika jartzeko helburuarekin, MUSIKA JAN!!! ekitaldiarekin egin zen moduan.
Idazlea xpressionk
Data: 2005-12-01
Xpression!!! antolatutako kontzertu zirkuitoa, Nafarroan kokatzen den Plazaola Partzuergo Turistikoaren kolaborazioarekin.
Idazlea xpressionk
Data: 2005-10-27
YENIN-eko baterijolea den Xavi (Triku) kataluniarrarekin egon gara hizketan eta galderatxo batzuk egin diogu bere taldeari buruz...
Xk!! 1.-De donde vienen y quienes son (nombres)los integrantes de Yenin? como surgió el proiecto?
Yenin 1.- Los integrantes de Yenin somos de Lasarte (Patxús y Ander), Andoain (Josu y Aitzol) y un catalán de Roses afincado en Donosti (Xavi). Todo empezó cuando conocí a Aitzol a partir de un cartel que colgué en Donosti Rock, la tienda de discos de lo viejo, en el cual decía que estaba buscando grupo. De ahí hablamos conocimos a Aritz, un chaval de Pamplona que fue nuestro primer cantante, y luego convencimos a Patxús para que viniera a tocar con nosotros. Yenin como tal, es decir, con Josu a la voz empezamos hace ya unos tres añitos, y recientemente se ha incorporado Ander para meter teclados y flauta. Por cierto, es probable que cambiemos el nombre, pero es algo que todavía está en el aire. Así este proyecto se ha ido constituyendo poco a poco, hemos ido avanzando en lo que se refiere al estilo y al enfoque de la música que queremos tocar por la apertura que tenemos en relación a diferentes estilos de música, por haber ido aprendiendo a tocar (aunque queda mucho camino por recorrer en ese aspecto), y por irlo tomando cada vez con más ganas, seriedad e implicación.
En realidad somos parte de una kuadrilla que tenemos un proyecto musical en común, con lo que es muy importante el grupo humano que hay detrás de la banda de música. Eso es algo que todos tenemos clarísimo.
Idazlea xpressionk
Data: 2005-09-15
Urriatik aurrera Xpression!!! kontzertu zirkuitoa martxan egongo da Gipuzkoa osoko lokal ezberdinetan zehar.
Udarako denboraldiagatik kontzertu gutxi egon ondoren, Udazken-neguari begira Xpression!!! programatzen hasi da dagoeneko Gipuzkoako areto ezberdinetan, eta aurten ezaugarri ezberdineko areto berriak egongo direla esan beharra dago.
Normala izaten den moduan taldeek emanaldiak emateko irrikitan daude, gainera maketa berriak daude, berri asko, talde berriak..., guzti honen informazioa ematen saiatuko gara ahal dugunean.
Zirkuitoko informazio guztia berrituta izango duzue xpressionk.net-en.
Baita ere jakin ezazue arte plastikoen adarra martxan dagoela dagoeneko eta mota askoko erakusketak (pintura, argazkiak, tailagintza,...) ohizkoak izango direla programazioan, IKUSI ARTE!!! izan de moduan edo Sandro Martín-en hurrengo erakusketa bezala.
Idazlea xpressionk
Data: 2005-07-16
Datorren Abuztuan zehar, Gipuzkoako bederatzi talde kontzertu bana emango dute Zarautzeko hondartzaren pasealekuan Xpression!!! antolatutako "Zarautz Direct" izeneko jaialdi-plaieroaren barruan.
Ekimen honekin kaleko musika indartu nahi da, taldeen musika jendeari modu zuzen eta freskoago batean iristeko. Gainera modu honekin Gipuzkoan dagoen kalitate musikala ezagutuko da hasiera batean hau bilatu gabe.
Kontzertu hauek Abuztuaren 5 ,6, 7, 12, 13, 14, 19, 20 eta 21-ean izango dira, Guztiak 20:30etan eta Zarauteko hondartzaren pasealekuan.
Jaialdia ixteko, Zarautzeko erdialdean azoka bat ospatuko da, bertan zuzeneko musika egongo delarik eta batez ere euskadiko taldeen promozio asko aurkituko dugularik.
Informatzen joango gara...
Idazlea xpressionk
Data: 2005-04-05
© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML
Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português
NireBlog: مدونة Blocs Bitacoles Weblogs Bitácoras Blogak Blogues Blogs Блог
Creado y Diseñado por: Ketari, Diseño Accesibilidad y Usabilidad Web