Inicio >>Berriak >>Ikusi Arte!!! 2006
Ikusi Arte!!! bigarren edizio honetan 70 denda eta 14 margolari hartzen dute parte. Zarautz aurten Apirilean zehar bilakatuko da erakusketa erraldoi batean (1-etik 30-era).
“Artea kalera eramatearen” iniziatiba berritzaile honek lehengo urtean izan zuen arrakastaren ondoren, bigarren saio honetan Ikusi Arte!!! antolaketa hobearekin prestatu da. Xpression!!! Kultur Elkartea denbora gehiago izan du ------ guztiak prestatzeko eta Murkileko eta Zarautzeko udalaren laguntzak jaso ditu.
Ikusi Arte!!! nabarmentzen ari diren euskaldun margolarien erakusketa erraldoi bat da, denda bakoitzaren erakusleihoetan obra bana ezarriz. Horrela, Zarautz erakusketa areto erraldoi batean bilakatzen da, hilabete batez, 24 ordu egunean, eta erabat dohainik. Ekitaldi honen helburu nagusia artea jendeari hurbiltzearena da, baita ere artista askori zirkuito komertzialean ez dauden gune alternatiboak eskaintzea ere.
Lehenengo urtearekin konparatuz ere, promozioa egokiagoa izan da, Otsailean prentsaurreko bat eman zen Donostiako Koldo Mitxelenan margolariei deialdi bat egiteko. Bestalde, erakusketaren zirkuito guztia erakusten duten eskuorriak (hauek edozein denda parte hartzailean eskura daitezke) zehatzagoak dira eta informazio osagarriagoa dute.
Margolari parte hartzaileak:
Santi Garai, Zako, Mertxe Ibáñez, Carlos Lopez Ibañez, Josune Laka, Oscar García, Aitor Larrañaga, Iñigo Aristegui, Rudy, Miguel Baliache, Juan Eloy Coronel, Goizane Azpiri, Iñaki Riviere eta Jone Arruabarena.
Idazlea: No definido | Argitaratua: 2006-04-04 | Irakurriak: 1427
