Inicio >>Berriak >>Olentzo Arte Lorategia
Hurrengo Ostiralean, Maiatzak 5, Xpression!!! prentsaurreko bat emango du Donostian Zizurkilgo udalarekin batera aire librean erakutsi nahi duten eskultore euskaldunei deialdi bat egiteko proposamenarekin. Prentsaurreko hau goizeko 11:30tan izango da Koldo Mitxelenan.
Erakusketa Zizurkilgo Olentzo Jatetxean izango da eta bertan dagoen lorategian izango da. Lorategi hau erakusketa tokia bilakatu nahi da adar ezberdineko eskultore guztientzat modu iraunkor batean, hiruhilero erakusketa aldatzen joango delarik.
Lehenengo erakusketa Ekainaren hasieran estreinatuko da festa batekin, bertan artistak egongo direlarik eta nahi duen jende guztia ere. Olentzo Arte Lorategia eskultoreen espresio artistikoen gunea izan nahi du, sarrera dohainekoa izango delarik eta eguneko 24 orduak zabalik egongo da.
Jatetxeari buruzko informazio gehiago: www.olentzo.comwww.olentzo.com
Idazlea: No definido | Argitaratua: 2006-05-03 | Irakurriak: 1253
