Inicio >>Berriak >>Xpression!!! Nafarroa
Xpression!!! Kultur Plataformak Nafarroan estreinatzen da Urtarrilean ospatuko den pop-rock-eko lehiaketa baten deialdiarekin
Elkarteak, esperientzia zabalarekin Gipuzkoan, zuzeneko musikaren zirkuito iraunkor bat osatu nahi du, artista eta talde ez profesionalizatuek emanaldiekin kontatzeko.
Proposamena, Caja Navarrako “Tú eliges: tú decides” atalaren bitartez, erakunde honen bezeroen esku jarri da eta Nafarroako lurralde osoko musikariek dute ongi etorria ekimen honetan.
Enrique Villarreal “El Drogas” eta Aurora Beltrán musikariek ekimen hau apadrinatuko dute, gainera azpimarratzekoa da estilo guztietako musikariekin kontatuko dela.
2007aren Abenduak 11.- Xpression!!! Kultur Plataformak Nafarroan zehar ospatuko den musika zirkuito iraunkor baten proposamena aurkeztu du gaur Civican-en, ekimen hau bere lehen pausuak Urtarrilean emango ditu pop-rock-eko lehiaketa baten deialdiarekin. Proiektua Caja Navarrako “Tú eliges: tú decides” atalaren bitartez, erakunde honen bezeroen esku jarri da 13.738 zenbakiarekin, ekimen hau aukeratu ahal izateko eta horrela proiektua ekonomikoki lagundu ahal izateko.
Manuel Gonzalez eta Maika Armendáriz, entitate hone ordezkariak Gipuzkoan eta Nafarroan, hurrenez hurren, ekimen kultural hau publikoki aurkeztu dute. Bertan Enrique Villarreal “El Drogas”, Barricada-ko kidea, non proposamen honen alde agertu den eta Aurora Beltrán, Tahúres Zurdos-eko liderrak egon dira. Gainera, Juan José Gomez eta Jose Landa, Marengo eta Onki Xin aretoen jabeak bertan egon dira. Ekimen honetara gehitu diren lehen aretoak izan dira hauek, Artsaia aretoarekin batera.
Xpression!!!, Gipuzkoan sortu zen orain dela 4 bat urte, artista ez profesionalizatuak laguntzeko (musika, antzerkia, margoa, argazkia,...) intentzioarekin.Gipuzkoako zirkuitoak 200 musikari baino gehiago mugitzen ditu 25 lokaletan zehar, eta Nafarroan tamaina berdintsuko zirkuitoa bat sortu nahi du.Musika zirkuitoa urte osoan zehar egongo da funtzionamenduan, astebururo doaneko kontzertuekin ostalaritzako aretoetan, eta probintzia osoan zehar.
Kontzertu hauek kalitate handikoak diren eta profesionalizatuak izateko aukera izan ez duten taldeentzako dago pentsatua. Askotan, talde hauek kontzertuak emateko espazioak lortzeko arazoak izaten bait dituzte. Zirkuitoa “El Drogas” (Barricada) eta Aurora Beltrán-en apadrinamenduarekin hasiko da eta Urtarrilaren bukaeran hasiko da pop-rock lehiaketa batekin.
Mexikora bidai bat, Lehen pop-rock lehiaketaren saria.
Xpression!!! Kultur plataformaren lehen pausua hurrengo Urtarrilaren bukaeran emango da pop-rock-eko lehiaketa baten deialdiarekin. Saria Mexikora bidai bat izango da, non taldeak gutxienez kontzertu bat emateko aukera izango duen, hala ere, parte hartzen duten talde guztiek saria izango dute, Nafarroako zirkuitoan parte hartuz eta gutxieneko diru sarrerak edukiz kontzertu hauengatik.
Ekimen hau irekia dago zuzeneko emanaldiak eskaini nahi duten Nafarroako areto guztiei, edozien motatakoak izanik ere ( pop, rock, jazz, blues,..). Honetarako, Xpressionekin kontaktatu beharko dute 695927046 zenbakian edo info@xpressionk.net e-mailean.
Bestalde, Xpression!!! taldeen finantzazioa eta promozioa bultzatzeko, interneten www.promoxpression.com webgunea sortu du, hemen taldeen kamisetak salduko dira eta horrela musikari hauek promozionatu eta finantzatzeko aukera izango dute, salmenten irabazien %100-a taldentzako bait doa. Webgunea Euskal Herrian, Nafarroan, Galizian eta Katalunian promozionatuko da, batez ere musikarekin erlazionaturiko inguruetan.
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-12-11 | Irakurriak: 429
© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML
Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português
NireBlog: مدونة Blocs Bitacoles Weblogs Bitácoras Blogak Blogues Blogs Блог
Creado y Diseñado por: Ketari, Diseño Accesibilidad y Usabilidad Web